MENDIXUR Ornitologia Parkea
Udalerria Mendixur (Barrundia) ARABA. | Zadorra etxetik 14,5 kilometrora.
Uribarri-Ganboako Urtegiko hegoaldean kokatuta. | Arabako Ornitologia Parke bakarra. | Natura 2000an sartuta. | RAMSAR Hezegune deklaratua, nazioarteko garrantzi handikoa. |Hegaztiak ikusteko bi behatoki daude. | 230 hegazti espezie baino gehiago zenbatu dira. | EUdazkenean 15.000 hegazti baino gehiago ikusten dira urtegian. | Behatokietarako ibilbide seinalizatuak.
Nola iritsi Aguraindik
Hartu A-3022 errepidea Gebara herrirantz, errepide hau doa Zadorra ibaiaren parean. Gebarara iristean hartu ezkerretara eta kilometro batera bidegurutze batera helduko zara. Hartu A-3012 errepidea, eskubitarantz eta 500 m-tara, ezkerretara, Garaioko bidegurutzea eta Ornitologia Parkeko seinalea ere badago. 400 m-tara ezkerretara Parkeko sarrera dago eta bidearen bukaeran eskubitara aparkalekua dago.
Ornitologia Parkea
Mendixur Ornitologia Parkea Uribarri-Ganboako Urtegiko hegoaldean kokatuta dago. Urtegi hau 1956an egin zuten eta gaur egun, hegazti erreserba izugarria da. Udaberrian hegazti batzuek; ahateek, kopetazuriek, murgil handiek, amiamoko zuriek eta koartza arruntek eta gorriek habiak eraikitzen dituzte, arrautzak erruten dituzte eta abar. Eta ertzeen gainetik hegal egiten miru beltzak ikus ditzakegu.
Migrazioetan, udazkenean gehienbat, hegazti kopurua igarotzen da eta mota gehiago ere ikus daitezke.
Neguan antzarak, zertzeta arruntak, antxeta mokogorriak eta istingorrak daude. Uribarri-Ganboako Urtegitik pasatzen dira milaka hegazti migrazioa egiten Europako iparraldetik.
Penintsulako hegoaldera eta hauetariko askok gure lurraldean parada egiten dute. Batzuetan aukera badago hegazti mota berriak ikusteko.
Urteko garai guztiak onak dira hegaztiak ikusteko.