holistic healer 42 1
holistic healer 43
holistic healer 45
holistic healer 44 1

ENTZIA MENDILERROA. Partzuergoa.

Udalerria Agurain ARABA. Entzia mendilerroa | Zadorra etxetik 18 kilometrora.

Partzuergoa: berezko administrazioarekiko zabaltasuna aprobetxatzen duten 4 udal desberdinek kudeatutako lurra: zura, bazka eta ehiza.| Pagadi zabalak eta zelai ugariak. | Basoko animaliak eta landareak. | Arabako Iruinarri kontzentrazio handiena.

Nola iritsi Aguraindik

Hartu A-2128 errepidea Opakuako mendaterantz. 9’5 km-tara portura iritsiko zara (1.020 m), hartu ezkerretara dagoen errepidea. Errepidea doa pinudi eta izeidien ondoan, 2’3 km ibili eta gero Iturbatz aparkalekura helduko zara. Jarraitu errepidetik eta 2’4 km-tara aparkaleku bat dago eta ondoan Itaidako bidegurutzea. Jarraitu errepidetik eta 1’8 km-tara Igoritako bidegurutzera iritsiko zara, leku honetan hartu behar duzu ezkerretara ateratzen den bidea Legaireraino. 1 50 m aurrerago aterat- zen da bide bat urmaeleraino (100 m) eta bukaeran Iturbatz iturria dugu (200 m), inoiz lehortzen ez dena.
Errrepidea eta Itaida bideko bidegurutzean Iruinarri bat dago, gezi landu batekin.

Aztarna megalitikoak

Legaireko zelaiak Iparrerako harriak eta Hegorako pagadi ederrek inguratzen dituzte. Hainbat iturrik eratzen dute mendi-errekatxo bat, Igoritako zuloan desagertzen dena.
Hau hilabeterik beroenetan lehor dago.
14 Iruinarri, 3 Trikuharri eta Kromlech 1 hemen aurkitzen ditugu.
Abelkuntza-etxola garrantzitsuak, behorrak, behiak eta “Latxa” ardiak daude.
Artzainek etxolak dituzte abereez arduratzeko eta Idiazabalgo gazta ospetsua egiteko.