Zadorra Etxea landetxea

200 urtetik gorako harrizko eta egurrezko laborantza-etxea. 2007. urtean birgaitu zen, material naturalekin eta bioeraikuntzakoekin. Oso etxe polita, berria eta erosotasun guztiekin, baina estilo landatarrari eutsiz. Etxebizitzaren egitura osoa haritzezko egur zahar trinkoz egina dago eta ondo isolatuta dago material ekologikoekin. Etxeko teilatuan eguzki-aprobetxamenduko bi energia mota instalatu dira: energia fotovoltaikoa eta energia termikoa.

Zerbitzuak

5 logela bikoitz, telebista eta bainugelarekin. Ezinduentzako gela egokitu 1. Etxea osorik edo gelaka alokatu daiteke (10/12 pertsona). Animaliak onartzen dira. Zerbitzuak:

  • – Doako WIFIa etxe osoan.
  • – Ohe osagarriak jar daitezke hiru gelatan.
  • – Pantaila lauko telebista egongelan eta gela guztietan (satelitea eta LTD).
  • – Hidromasaje-dutxa geletan.
  • – Ostatu-hartzaileentzako sukaldea eta jantokia.
  • – Barbakoa duen lorategia.
  • – Sehaska erabilgarria.
  • – Sarbide oso ona eta aparkaleku handia.
  • – Informazio turistiko zabala.
  • – Hizkuntzak: euskara, gaztelania, frantsesa.
  • – ECOLABEL: Marka ekologikoa Europako kontsumoan.
Font Resize