Beheko solairua
Beheko solairua >> Logela laranja
21 m2-ko logela, desgaituentzat egokitua. Ohe osagarri bat jartzeko aukera. Bi leiho ditu, etxearen aurrealdera eta lorategira begira.
Beheko solairua >> Logela laranja
Logela laranjako bainugela, zabala eta gurpil-aulkian dauden pertsonentzat egokitua.
Beheko solairua >> Logela gorria
17 m2-ko logela. Jantokiaren ondoan dago eta leihoak etxearen aurrealdera ematen du.
Beheko solairua >> Sukaldea
Behar bezala hornitutako sukaldea: bitrozeramika, labea, ontzi-garbigailua, mikrouhin-labea, 2 hozkailu, bezeroek erabiltzeko armairuak, mahai-tresneria eta sukaldeko tresneria osoa.
Beheko solairua >> Txokoa
22 m2-ko espazio komuna. Egongela-jangela, 2 mahai, 2 eserleku eta beharrezko aulkiak. TDTa duten 26 hazbeteko telebista dago. Hainbat mahai-joko daude bezeroen eskura. Lorategiarekin zuzenean komunikatzen da.