holistic healer 42 1
holistic healer 43
holistic healer 45
holistic healer 44 1

Basoko Erraldoiak.

Ehun eta milaka urteko zuhaitzak.

Udalerriak MUNAIN eta OKARIZ (Donemiliaga) ARABA.

ARIMOTXES eta ARIMOTXIS baso erreserba. | Zadorra etxetik 5 kilometrora.

Ehun eta milaka urteko Europako haritz kontzentrazio handiena. |
Herri hauetaraino oinez edo kotxez joan daiteke, hor aparkaleku bat dago eta ibilbidea hasten da.

Nola joan Aguraindik

A-2128 Opakuarako errepidea hartu . Autobideko bidegurutzeak pasa ondoren, ezkerretan dagoen A-3138 errepidea hartu, autobidearen ondoan doana.

1’5 km-tara Munaingo bidegurutzea dago. Herrira iristerakoan jarraitu zuzen amaieraraino.

Gero eskuina hartu eta pasatzerakoan Zadorra ibaia zeharkatzean aparkaleku bat dago eta “Ehun urtetik gorako zuhaitzetako Bidea” hasten da.

Biodibertsitatea

  • 608 zuhaitz gutxienez bost mendetakoak, zortzi mendeko beste batzuk eta bat 1.500 urtekoa 428 zm-ko bataz-besteko perimetroa.
  • 103 kakalardo-mota. Iberiako Faunan 2 mota berri. Euskal Herriko Faunan 25 mota berri.
  • 92 goroldio-mota eta 19 iratze sailkatu dira.
  • Likenetako 129 aldaera.
  • Hegazti-Faunan, 107 hegazti-mota aurkitu dituzte.
  • Lepahoria eta gineta ugaztunen artean nabarmenak dira.

Erraldoi hauetako zuhaitz motarik adierazkorrenak hauexek dira: herriko haritza (Quercus robur) eta ametza (Quercus faginea). Kantitate txikiagoan (Fagus sylvatica) eta astigarra (Acer campestre) daude.

Erreserben izenak Euskaratik datoz, “Arimotxes” hitzak “moztutako haritzak” esan nahi du.

Baso-Erreserbak “Erabilgarritasun Publikoko Mendiak” dira, Munaingo eta Okarizko herrien jabetza.

Entziako Mendolerroaren magaletan dagoen hariztia. Zuhaitz hauek “zutar- gi” forma dute zeren bere zura ikazkintzarako erabili baitzuten.