holistic healer 42 1
holistic healer 43
holistic healer 45
holistic healer 44 1

LEZE Kobazuloa

Udalerria ILARDUIA (Asparrena) ARABA. | Zadorra etxetik 15 kilometrora

Leze haitzuloaren ondoan jolas-parkea. | Aitzkorri-Aratzeko Natura-Parkea. | Harkaitzetako eta basoko fauna eta flora. | Arabako Eskalada Eskola.

Nola heldu Aguraindik

A-2128a errepidea hartu Opakuarako bidea. Pasa Gasteizerako autobiderako sarrera eta aurreraxeago sartu eskubitara Donostiarako autobidean (380 PK). 9 km ibili ondoren, haitzuloa ikusiko duzu ezkerretara, 389 irteera hartu, Eginora. Herrira iris- terakoan ezkerretara joan, A-3012a errepidea, Ilarduiarantz, eta 1’5 km-tara haitzuloa berriro ere ikusiko duzu, eskubitara dagoen bidegurutzea hartu, ibaia gurutzatzu eta aparkalekuraino iritsiko zara.

Parkea

Leze-ren jolas-parkean iturriak, mahaiak, barbakoak eta umeentzako jokoak daude.
Aitzkorri-Aratzeko Natura-Parkean kokatuta dago, haitzuloko hegoaldeko sarrera hemen dugu, ehun urtetik gorako haritzak eta harkaitz ederrekin inguratuta. Haitz hauetan Eskalada egiten dute.

Harkaitza

Mediterraneoko azken arteak harkaitz hauetan daude. Erreza da ere ikustea hegazti hauek: sai arruntak, belatxingak eta beleak.
Leku honek hainbat aukera eskaintzen ditu naturaz gozatuz ordu batzuk pasatzeko:

  • Haitzuloko sarrerararaino hurbildu.
  • Eskaladan erabilitako haitzetarainoko bidetik paseo bat eman.
  • Olano mendia (1.082 m) igo eta Leze-ko Hoya, haitzuloaren
    atzealdea dena, ikusi.
  • Latxa ardi- gazta Idiazabal markarekin erosi ahal duzu.