GARAIO Parke Probintziala
Udalerria Garaio (Barrundia) ARABA | Zadorra etxetik 16 kilometrora.
Parke Probintziala Uribarri-Ganboako Urtegian. | Bainua hartzeko gune egokituak. | Informazio bulegoa, bizikleta mailegua, iturriak. | Larreak itzalekin urtegiaren ertzean. | Eguna igarotzeko, paseatzeko edo bainatzeko leku aproposa. | Leku askotan arrantzan aritzeko baimena. | Bide seinalizatuak ur gaineko pasabideekin.| Hegaztien behaketa.
Nola iritsi Aguraindik
Hartu A-3022 errepidea Gebara herrirantz, errepide hau doa Zadorra ibaiaren parean. Gebarara iristean hartu ezkerretara eta kilometro batera bidegurutze batera helduko zara. Hartu A-3012 errepidea, eskubitarantz eta 500 metrotara, ezkerretara, Garaioko bidegurutzeko seinalea dago. Parkera iristean badago aparkaleku bat, jarraitu kotxez eta bidegurutze batera iritsiko zara. Eskubitara bazoaz, informazio bulegoa eta zerbit- zuak daude. Ezkerretara ere joan zaitezke eta hor ere aparkatu ahal duzu eta ezagutu Arabako hondartzak.
Puntu interesgarriak
Zerbitzu guztiak dauzkate: iturriak, harraskak eta komunak.
Udaldian bainua hartzeko bi gune jartzen dira, dutxak eta sorospen 2 posturekin.
Ezinduentzat eta aulkian doazen haurrentzat leku egokitua.
Garaioko herri zaharrean informazio bulegoa dago. Eta ondoan, elizaren hondakinetan, zikoina dago.
Bizikleta mailegua dago eta bide seinalizatuak parkean zehar ibiltzeko.
Hegaztiak ikus ditzakegu: kopetazuriak, murgil handiak.
Orenin irlan ikusi ahal ditugu: zikoin bikoteak, koartzak, koartza txikiak eta koartzatxo handiak.