...
holistic healer 42 1
holistic healer 43
holistic healer 45
holistic healer 44 1

SORGINETXE trikuharria

Udalerria Arrizala (Agurain) ARABA. | Zadorra etxetik 5 kilometrora.

Lur landuz inguratutako trikuharria. | Oinez edo kotxez joan daiteke.

Nola iritsi Aguraindik

A-2128 errepidea hartu Opakuako porturantz. 2’5 km-tara, eskubitara, badago Arri- zalarako bidegurutzea. Herrira iristean hartu eskubitara, herriko elizarantz.
Jarraitu 300 m eta ezkerretara Sorginetxe trikuharria dago.

Kondairak

JM de Barandiaranek (1972), zenbait kondaira jasotzen ditu monumentu megalitikoekin erlazionatuta. Sorginetxe trikuharriaz honako hau aipatzen du: “el dolmen de Arrizala, que fue construido con grandes piedras, aún tiesas, traídas por la Sorguin (Brujas) en las puntas de sus ruecas durante una noche…”

Historia laburra

1880an Ricardo Becerro de Bengoa eta Aguraingo Marcos Sagasti maisua joan ziren trikuharrira, eta nekazari batzuekin batera, lehenengo azterketa egin zuten. Becerro de Bengoak hau aipatu zuen: “después de un rato de labor, no aparece ningún vestigio digno de conservarse”. Eta hauxe gaineratu zuen: ”dejamos al norte a 74 pasos y al sur a 140 pasos del dolmen de Sorguineche, otros dos ya caídos y hundidos en el suelo”. Trikuharri hau poligonala da, kareharrizko haitzeko sei lauza handik eratuta, estalkia sostengatzen dutenak. Harri hauek datoz Arrigorrista mendiko harrobitik, zonaldeko biztanleek beti ezagututa. J. Apraizek indusketa egin zuen eta giza eta silexetako hainbat hondar jaso zituen.
Tumulurik ez da inoiz ezagutu eta J.M. Apellanizen ikerketen arabera (1973): “La losa de la pared oeste forma ventana y tiene rastros de labrado formando un suave levantamiento o convexidad”. Eta gainera, hauxe aipatzen du: “existieron próximas al dolmen cuatro losas grandes que fueron destruidas y de las que no se conoce la relación con el dolmen”.

Seraphinite AcceleratorOptimized by Seraphinite Accelerator
Turns on site high speed to be attractive for people and search engines.